XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zurezko landareak edo belarkiak, jeneralean hosto txandakatuak, konposatuak edo, batzuetan, bakunak dituztenak; ia beti aromatikoak izaten dira eta haien usaina, ez beti atsegina, hostoetan argitara ikusten diren guruinetako esentzi olioek sortzen dute.

Loreak hermafroditak edo, batzuetan, sexubakarrak, ampplusmn;erregularrak, 4-5 sepalo, askeak edo oinean soldatuak eta beste hainbeste petalo haiekin txandaka; estanbreak 8(10) edo ugariak, harizpietatik multzoka soldatuak; pistiloan 4-5 karpelo edo gehiago, ampplusmn;elkartuak obulutegi superoa eratuz.

Fruitua aldakorra, lehorra eta dehiszentea nahiz mamitsua eta indehiszentea.

Bere baitan 150 bat genero eta 1.500 espezie hartzen ditu, banaketaz ia kosmopolitak, baina gehienak tropikalak eta subtropikalak; bereziki dibertsifikatua dago Hego Afrikan eta Australian.

Garrantzi handikoa da, zitrikoak bait daude bertan, besteak beste, laranjondoa Citrus sinensis (L.) Osbeck, limonondoa C.limon (L.) eta mandarinoa ; gainera sendabelar asko ditu.

1. Hostoak 2-3 pinatisektuak - Hostoak bakunak edo, batzuetan, trisektuak .

1. E: Erruda Mulu bizikorrak, oinean ampplusmn;zurezkoak, eta hostoak txandakatuak, bi-edo tripinatisektuak, izanik azken ordenako segmentuak linear eta obobatu bitartekoak.

Infloreszentzia zima erakoa, brakteaduna; 4 sepalo eta petalo edo, sarritan, 5 erdiko lorean; petaloak horiak eta estanbreak haien kopuruan edo haiek halako bikoan.

Fruitua kapsula 4-5 lobatua, dehiszentea.

1. Hostoen segmentuak linearrak: petaloak ampplusmn;osoak... ,

- Hostoen segmentuak oblantzeolatu eta obobatu bitartekoak; petaloak ziliatuak.

2. Landare guruindun-puberulentua goialdean... .

Landare guztiz ilegabea... .

1. Mulua, altueran 70 cm artekoa, ilegabea infloreszentziatik beherantz.

Behealdeko hostoak txortendunak, goialdekoak eseriak; azken ordenako, segmentuak zabalean 1 mm artekoak, lodiskak, linearrak, goialdeko hostoetan 12 mm artekoak luzean.

Infloreszentzia guruinduna, trinkoa, edukiz azken adarrak sarritan errazemosoak eta pedizelo guztiak beren kapsula baino laburragoak; brakteak eta sepaloak lantzeolatu-akuminatuak; petaloak luzangak, uhinduak, osoak edo pitin bat dentikulatuak.

Kapsula ilegabea eta haren gingilak kamutsak eta puntan biribilduak.

Maiatzetik abuztura loratzen da.

Mediterraneoaren arro inguruetan dago banatuta, batez ere erdiz mendebalderantz.

Leku aridoetan bizi ohi da, aukeran substratu basikoetan.

Euskal Herrian erdiz hegoaldetik aurkitzen da sakabanatua, itxuraz isolatuak diren populazioak osatuz.

2. Mulua, altueran 75 cm artekoa, ilegabea infloreszentziatik beherantz.

Behealdeko hostoak txortenlaburrak; azken ordenako segmentuak 1`25-3`5 mm zabalean, obobatu-lantzeolatu eta estuki luzanga bitartekoak.

Infloreszentzia guruindun-puberulentua, nahiko lasaia, edukiz pedizeloak kapsula bezain luzeak edo luzeagoak; brakteak lantzeolatuak, non lotuta dauden adarrak bezain zabalak edo zabalxeagoak; sepaloak deltatu-obatuak, ia-zorrotzak; petaloak luzangak, zilioetan listuak, izanik hauek sarritan orriaren zabalera bezain luzeak.

Kapsula ilegabea eta beraren gingilak akuminatuak eta konibenteak.

Maiatzetik abuztura loratzen da.

Eskualde mediterraneoaren erdiz mendebaldean dago hedaturik.

Haitzebakien oinean, abariztietan eta mendi-hegal harritsu eta eguzkitsuetan bizi ohi da, substratu basikoen gainean.

Euskal Herrian hegoaldeko hereneko sastrakadietan azaltzen da nahiko sarri.